Entzunaldiak
Entzunaldiak 2026. Emaitzak laster argitaratuko dira. Azken eguna: 2026ko maiatzaren 8a.
Eskerrik asko orkestrako kide izateko duzun interesagatik!
Inskripzio data:
2026ko martxoaren 6tik apirilaren 17ra bitartean
EGOren entzunaldien oinarriak
1.
Nola dira entzunaldiak?
a) Azken urtetan bezala, bideo-bidalketa bidez egingo dira.
Izen-ematearekin batera, hautagai bakoitzak mozketarik gabe eta kamara bakar batekin egindako grabazioaren lotura igo beharko du YouTubera, bideo publiko edota pribatu bezala, eta eskaera formularioan dagokion lotura bidali beharko du.
Nahitaezko obra mozketarik gabe eta toma bakar batean grabatua izan beharko da. Aipatu interpretazioa pianoarekin ala piano gabe interpretatua izan daiteke, aukeran.
Era berean, orkestra pasarteak, beste esteka batean bidali beharko dira, pasarte guztiak biltzen dituen bideo bakar batean, eta bertan, aldi bakar batean interpretatutako pasarteak grabatu beharko dira.
b) Aipatutako grabazioak, gutxienez metro bateko distantziatik grabatuak izan beharko dute, ahalik eta ingurune isilenean. Grabazioak honako baldintzak bete beharko ditu:
- Horizontalean egin beharko da, kalitatezko gailu digital batekin. Enkoadraketak musikaria garbi ikustea bermatu behar du eta haren eskuen posizioa ere ondo erakutsi beharko du.
- Fondoa ahalik eta neutroena izan beharko du, epaimahaikideen atentzioa desbideratu edo arreta galarazi dezaketen elementurik gabe. Ahal den neurrian, leihorik balego, albo batera egon beharko da, itsualdiak eta kontraargiak ekiditeko.
- Ez da onartuko editatutako bideorik.
- Grabazioan hautagaia erakutsiko da, bera bakarrik, edota pianista laguntzailea alboan duela.
- Ez da onartuko orkestrarekin batera grabatutako bideorik, ezta ere MIDI edo bestelako akonpainamendua duen grabaziorik.
- Bideoaren antzinatasuna, gehienez, 6 hilabetekoa izan beharko da.
- Ez da onartuko bestelako formato edota plataformara igotako bideorik.
c) Entzunaldia musikari bakoitzaren instrumentuarekin egin beharko da, bere kasuan, perkusioa izan ezik.
2.
Nor aurkeztu daiteke?
24 urte bitarteko gazteak, EAEn jaiotakoak edo une honetan EAEn nahiz 150 kilometroko itzulinguruan bizi direnak, eta, gutxienez, Gradu Profesional bat edo Musika Eskola batean ikasten ari direnak.
*EGOk eskubidea du, irizpide artistiko nahiz programatikoen arabera sor daitezken beharrei erantzuteko, musikari gonbidatuei plaza kopuru mugatua eskaintzeko.
3.
Zein da prestatu beharreko nahitaezko obra eta orkestra-errepertorioa?
Nahitaezko obra:
Hautagai guztiek, tronpak, tronboiak eta tubak ezik, nahitaezko obren lehen mugimendua prestatu beharko dute soilik, esposiziora arteko zatia.
Nahitaezko obra bat baino gehiago dagoen instrumentuen kasuan, obra horietako baten esposizioa prestatu beharko da, aukeran.
Tronparen eta tronboiaren kasuan, instrumentu bakoitzari dagokion nahitaezko obraren lehen mugimendua prestatu beharko da.
Tronparen kasuan, tronpa altu eta baxua ezberdinduko ditugu.
Tronboi baxuaren eta tubaren kasuan, nahitaezko obra osoa prestatu beharko da.
Harparen kasuan, aukerazko obra bat interpretatu beharko du.
Orkestra errepertorioa:
Instrumentu bakoitzerako nahitaezkoak diren orkestra errepertorioko pasarteak.
Ikusi nahitaezko obrak
Nahitaezko obrak, instrumentuka
Biolina
(Honako zerrendatik aukeratutako obra bateko lehen mugimenduaren esposizioa)
• W. A. MOZART: Biolin eta orkestrarako 3. kontzertua sol maiorrean, K.216
• W. A. MOZART: Biolin eta orkestrarako 4. kontzertua re maiorrean, K.218
• W. A. MOZART: Biolin eta orkestrarako 5. kontzertua la maiorrean, K.219
Biola
(Honako zerrendatik aukeratutako obra bateko lehen mugimenduaren esposizioa)
• C. STAMITZ: Biola eta orkestrarako kontzertua re maiorrean, Op. 1
• F. A. HOFFMEISTER: Biola eta orkestrarako kontzertua re maiorrea
Biolontxeloa
(Honako zerrendatik aukeratutako obra bateko lehen mugimenduaren esposizioa)
• J. HAYDN: Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua do maiorrean, Hob.VIIb:1
• J. HAYDN: Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua re maiorrean, Hob.VIIb:2
Kontrabaxua
(Lehen mugimenduaren esposizioa)
• K. D. von DITTERSDORF: Kontrabaxu eta orkestrarako kontzertua mi maiorrean
Flauta
(Lehen mugimenduaren esposizioa)
• W. A. MOZART: Flauta eta orkestrarako 1. kontzertua sol maiorrean, K.313 (285c)
Oboea
(Lehen mugimenduaren esposizioa)
• W. A. MOZART: Oboe eta orkestrarako kontzertua do maiorrean, K.314 (285d)
Klarinetea
(Lehen mugimenduaren esposizioa)
• W. A. MOZART: Klarinete eta orkestrarako kontzertua la maiorrean, K.622
Fagota
(Lehen mugimenduaren esposizioa)
• W. A. MOZART: Fagot eta orkestrarako kontzertua si bemol maiorrean, K.191 (186e)
Tronpa altua
(Lehen mugimendu osotasunean)
• W.A. MOZART: 4. Kontzertua mi bemol maiorren K495
Tronpa baxua
(Lehen mugimendua osotasunean)
• W.A. Mozart: 3. kontzertua mi bemol maiorren K447
Tronpeta
(Lehen mugimenduaren esposizioa)
• J. HAYDN: Tronpeta eta hari orkestrarako kontzertua mi bemol maiorrean, Hob.VIIe:1
Tronboi altua
(Lehen mugimendua osotasunean)
• F. DAVID: Tronboi eta orkestrarako kontzertinoa mi bemol maiorrean, Op.4
Tronboi baxua
(Nahitaezko obra osotasunean)
• LEBEDJEW: Tronboi Baxua (edota Tuba) eta orkestrarako 1. kontzertua. Mugimendu bakarreko kontzertua la menorrean
Tuba
(Nahitaezko obra osotasunean)
• V. WILLIAMS: Tubarako kontzertua
Perkusioa
• G. STOUT: Two Mexican dances for marimba (2.dantza)
Harpa
Aukerazko obra
Ikusi Orkestra errepertorioa
Orkestra errepertorioa
Biolina
• L. V. BEETHOVEN: 9. Sinfonia re minorrean, op. 125. I. mug.: Allegro ma non troppo, un poco sostenuto.
• F. MENDELSSOHN-BARTHOLDY: Ein Sommernachtstraum. Scherzo, op. 61, 1.zk
Biola
• L. V. BEETHOVEN: 5. Sinfonia do minorrean, op. 67: II. mug.
• H. BERLIOZ: Le Carnaval Romain, op. 9. Obertura
Biolontxeloa
• L. V. BEETHOVEN: 5. Sinfonia do minorrean, op. 67: II. eta III. mug.
• J. BRAHMS: 2. Sinfonia re maiorrean, op. 73: II. mug.
• P. I. TCHAIKOVSKY: 6. Sinfonia si minorrean, op. 74, Patetikoa: II. mug.
Kontrabaxua
• L. V. BEETHOVEN: 5. Sinfonia do minorrean, op. 67: III. mug.
• W. A. MOZART: 40. Sinfonia sol minorrean, KV 550: I. mug.
• G. MAHLER: 1. Sinfonia (Orchester – Probespiel)
Flauta
Flauta
• F. MENDELSSOHN-BARTHOLDY: Ein Sommernachtstraum. Scherzo, op. 61, nr. 1
• L. V. BEETHOVEN: Leonora. 3. Obertura, op. 72b
• J. BRAHMS: 4. Sinfonia mi minorrean, op. 98: IV. mug.
Piccolo
• G. ROSSINI: Semiramide. Obertura (Piccolo)
Oboea
• L. V. BEETHOVEN: 6. Sinfonia fa maiorrean, op. 60, Pastorala: III. mug.
• G. ROSSINI: La scala di seta (Die seidene Leiter). Obertura
• P. I. TCHAIKOVSKY: 4. Sinfonia fa minorrean, op. 36: II. eta III. mug.
Klarinetea
• Z. KODÁLY: Galantako dantzak
• F. MENDELSSOHN-BARTHOLDY: Ein Sommernachtstraum. Scherzo, op. 61, nr. 1
• L. V. BEETHOVEN: 6. Sinfonia fa maiorrean, op. 60, Pastorala: I., II., III. mug.
Fagota
• W. A. MOZART: Figaroren Ezteiak. Obertura
• M. RAVEL: Bolero
• P. I. TCHAIKOVSKY: 4. Sinfonia fa minorrean, op. 36: II. mugimendua
Tronpa altua
• P. I. TCHAIKOVSKY: 5. Sinfonia mi minorrean, op. 64: II. mugimendua
• R. STRAUSS: Till Eulenspiegels lustige Streiche, op. 28
• L. V. BEETHOVEN: 3. Sinfonia mi bemol maiorrean, op. 55, "Eroica": III. mugimendua
Tronpa baxua
• L. V. BEETHOVEN: 3. Sinfonia mi bemol maiorrean, op. 55, "Eroica": III. mugimendua
• D. SHOSTAKOVICH: 9. Sinfonia mi bemol maiorrean, op. 70 (Orchester – Probespiel)
• R. WAGNER: Götterdämmerung, ekitaldi II, eszena II (Kantak 205 - 227. Bigarren tronpa partea) (Orchester – Probespiel)
Tronpeta
Los extractos se interpretarán en trompeta en do
• I. STRAVINSKY: Petruschka. Troisième Tableau - Danse de la Ballerine
• M. MUSSORGSKY (Ork. M. Ravel): Erakusketa bateko kuadroak: Promenade
• G. MAHLER: 5. Sinfonia do sostenitu minorrean: Esposizioa
Tronboi altua
• W. A. MOZART: Requiem, Kv. 626: tuba mirum
• G. ROSSINI: La gazza ladra. Obertura
Tronboi baxua
• R. WAGNER: Die Walküre, WWW 86B
• J. BRAHMS: 1. Sinfonia do menorrean, op. 68: IV. mug.
• G. ROSSINI: La gazza ladra. Obertura. [Konpasak: 205 - 227]
Tuba
• G. MAHLER: 1. Sinfonia re maiorrean: III. mug.
• S. PROKOFIEV: Romeo eta Julieta, Op. 64. I. Ekitaldia (6 eta 11 zenbakiak)
• R. WAGNER: Die Meistersinger von Nürnberg (Orchester-Probespiel-Vorspiel)
Perkusioa
Tinbalak
• L. VAN BEETHOVEN: 7. Sinfonia la maiorrean, op. 92: I. mugimendua
• P. I. TCHAIKOVSKY: 4. Sinfonia fa minorrean, op. 36
Kaxa
• N. RIMSKY KORSAKOV: Scheherazade
Xilofonoa
• G. GERSHWIN: Porgy and Bess
Pandereta
• DVORAK: Carnival overture, op. 92
Platerrak
• P. I. TCHAIKOVSKY: 4. Sinfonia fa minorrean, op. 36. IV. mugimendua
Bonboa
• G. MAHLER: 3. Sinfonia re minorrean: I. mugimendua
Lira
• C. DEBUSSY: La Mer (Nº3: dialogue du vent et de la mer)
Harpa
• P. I. TCHAIKOVSKY: Zisnees lakua (suite), op 20a. IV. Pas d’action
• C. FRANCK: Sinfonia Re minorrean (Orchester – Probespiel)
• G. FAURÉ: Pelléas et Mélisande: Sicilienne
• J. GURIDI: Diez melodías vascas: nº9 Elegíaca
4.
Izen-ematea nola egin?
Izen-ematea webgunearen bidez egingo da soilik. Ez da onartuko mezu elektroniko nahiz ohiko postaz bidalitako izen – ematerik.
Indarrean dagoen araudiaren arabera, datu pertsonalak, EGOrena izango den datu base batean sartuko dira.
Hautagaiek, izen-emate orria bete ondoren, berariazko baimena ematen diote EGOri, datu pertsonalak erabiltzeko, eta EGO arduratuko da, datuak ematen diren unetik, horien tratamenduaz nahiz kontserbazioaz.
5.
Zein da izen-ematea eta materiala bidaltzeko denbora tartea?
2026ko martxoaren 6tik apirilaren 17ra bitartean
6.
Noiz argitaratzen dira emaitzak?
Emaitzak EGOren webgunean argitaratzen dira, azken eguna 2026ko maiatzaren 8a izanik.
7.
Zer suposatzen du EGOko kide izateak?
Hautatutako gazteak EGOko instrumentisten poltsan sartuko dira eta 2026 denboraldi honetan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute.
Topaketa bakoitzean parte hartuko duten pertsonei errepertorioaren beharren arabera deituko zaie.
Urtean zehar burutuko diren topaketetan parte hartzea EZINBESTEKOA izango da, aurreko irizpidearen arabera betiere.
Honako hauek dira 2026 urteko topaketetarako aurreikusitako datak:
• UDAKO TOPAKETA 2026:
2026ko uztailaren 5etik uztailaren 18ra
• NEGUKO TOPAKETA 2026:
2026ko abenduaren 26tik 2027ko urtarrilaren 5era.
2026 urte honetan prestatu eta eskeiniko diren OBRAK, beste batzuen artean, honakoak dira :
· G. MAHLER: 5. Sinfonia
· P. I. TCHAIKOVSKI: 5. Sinfonia
· Zehazteke kontzertua (EGOko kide baten bakarlari moduan)
· J. C. ARRIAGA: “Los Esclavos Felices” Obertura eta “Erminia” (bere heriotzaren 200 urteurrenean)
· G. BIZET: “Carmen” Operaren Suitea
EGOko kide izateak, hemendik aurrera, 2 urtetako iraupena izango du, eta muga bezala jarritako adineraino edota zuzendaritza artistikoaren iritziaren arabera luzatu ahal izango da. Entzunaldietan parte hartuz ere luzatu ahal izango dira egonaldiok.
Ongi etorri EGOren 2026ko online entzunaldien deialdira.
Eskerrik asko orkestrako kide izateko duzun interesagatik!