Irakasleak

Orkestra sinfoniko garrantzitsuetako irakasleak ditugu, beren esperientziak eta jakintzak musikari gazteei helaraz diezazkieten.

Orkestra hauetako profesionalekin aritzen gara: London Symphony Orchestra, Amsterdameko Royal Concertgebouw, Scottish Chamber Orchestra, Deutsche Symphony Orchestra. Eta baita Euskadiko Orkestrako, Bilbao Orkestra Sinfonikoko, eta Galiziako Orkestra Sinfonikoko kideekin ere, besteak beste.


Giulia Brinckmeier

Giulia Brinckmeier

Biolina

Hiru urte zituela hasi zen Giulia biolina ikasten, eta zazpi urte zituela egin zuen debuta bakarlari gisa, Orchestra della Radio della Svizzera Italiana orkestrarekin. Milanen graduatu zen, eta Pavel Vernikov, Anton Sorokow, Keiko Wataya, Ivry Gitlis eta Ilya Gringolts-en mailako maisuen eskoletan parte hartu zuen. Sari ugari lortu ditu, bai lehiaketa nazionaletan bai nazioartekoetan, eta 2006. urteaz geroztik ospe handiko aretoetan jardun du bakarlari gisa zein ganberako musikari gisa, besteak beste, Vienako Brahms Saal del Musikverein, Milango Verdi Aretoa, Konserthus de Stavanger (Norvegia), Jiangxi Art Center eta Txinako Shanghai Thames Town Theater, Luganoko Palazzo dei Congressi, eta hainbat jaialdi eta denboralditan aritu da, esaterako Norway Youth Chamber Music Festival, Aurora Chamber Music Festival (Suedia), Ceresio Musica (Suitza), Milango Società dei Concerti, Padovako Amici della musica eta Messinako Filarmonica Laudamo.

2010ean Trio Chromatique hirukotea osatu zuen, eta harekin batera aurkeztu zuen 2012an lehenengo CDa Giacomo Morandi Editore etxearentzat. Urte horretan bertan lehenengo biolin gisa hasi zen orkestra hauekin, Vienako Orkestra Sinfonikoan, Tonkünstler Orchester, Konzertverein Orchestra eta Houlencourt Soloist Chamber Orchestra (HSCO, Belgium). Aldi berean, kontzertinoaren plaza lortu zuen Imola Chamber Orchestra orkestra sortu berrian, Italian, Vladimir Ashkenazyren zuzendaritzapean, eta, orduz geroztik, esperientzia handia izan du kontzertino gisa hainbat ganbera-orkestratan eta orkestra sinfonikotan, Italian (Orchestra Sinfonica Vivaldi), Austrian (Webern Kammerphilharmonie, Viena) eta Norvegian (Arctic Philharmonic).

2017. urteaz geroztik, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertino titularra da, eta orkestra horrekin bakarlari gisa edo kontzertino-zuzendari gisa aritu da. Zuzendari handien zuzendaritzapean aritzeko aukera izan du, hala nola L. Slatkin, V. Petrenko, T. Peltokosky, E. Nielsen, J. Mena, P. GonzáIez, M. Suzuki eta E. Inbal.

Era berean, kontzertinoa izan da orkestra hauekin, besteak beste: Vienako Radio Sinfonie Orchester, Milango Teatro alla Scala, New Zealand Symphony Orchestra, Island Symphony Orchestra, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionala, Orchester der Tiroler Festspiele Erl, Galiziako Real Filharmonía, Orchestra Sinfonica di Palermo.


Ricardo Cuende Isuskiza

Ricardo Cuende Isuskiza

Biola

Irunen hasi zituen ikasketak, Castor Narvarterekin, eta Musikenen jarraitu zituen, David Quiggle eta Garth Knox-ekin. Bertan amaitu zituen goi-mailako ikasketak, biolaren espezialitatean. Ondoren, master bat egin zuen, Basilean, Silvia Simionescurekin.

Hainbat orkestrarekin jardun du lankidetzan, hala nola, EOSekin (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa), BOSekin (Bilboko Orkestra Sinfonikoa), RTVEko orkestrarekin, Bilbao Sinfoniettarekin eta beste hainbat talde barrokorekin: English Concert, Brecon Baroque, Nuova Música, Conductus Ensemble, Euskal Barrokensemble eta Propitia Sydera.

Gaur egun, Leioako Kontserbatorioko irakaslea da, eta Academy of Ancient Music (AAM) orkestrako kidea. 


Josep Domènech Lafont

Josep Domènech Lafont

Oboea

Josep Domènech Lafont Ampostan jaio zen. Han hasi zuen ibilbide profesionala, eta han ikasi zuen oboea. Ondoren, CSMMBen ikasi zuen, eta Goi Mailako Gradua lortu zuen bertan, Ohorezko Sariarekin. Gerora, Musikakademie der Stadt Basel-en jarraitu zuen, eta han osatu zuen suitzar graduondokoa. Azkenik, Amsterdameko Musika Kontserbatorioan amaitu zuen prestakuntza-ibilbidea. 

Orkestrako musikari gisa egindako ibilbidean, maila handiko nazioarteko zuzendari eta interpreteekin jardun du lankidetzan, besteak beste: Sir Simon Rattle, Sir John Eliot Gardiner, P. Herreweghe, J. Savall, I. Faust, K. Bezoidenhout eta R. Jacobs, M. Susuki. 2019. urteaz geroztik Alemaniako Freiburger Barockorchester orkestrako oboe bakarlaria da. Talde hori espezialista da XVII. mendearen eta XIX. mendearen hasieraren arteko musikaren interpretazioan. 

Irakaskuntzaren alorrean, irakasle jardun du Toulouseko Kontserbatorioan (Frantzia) eta Bremengo Musikhochschule eskolan (Alemania). Gaur egun, Amsterdameko Musika Kontserbatorioko irakaslea da, eta baita ESMUCekoa ere. 

Erretorika eta filologia musikalekiko interesak bultzatuta, hainbat hezkuntza- eta prestakuntza-proiektutan parte hartu du orkestra gazteekin, eta maisu-eskolak eman ditu mundu osoan barrena.


Pedro Gandía Martín

Pedro Gandía Martín

Biolina eta Zuzendaritza

Kontzertino-zuzendari gisa, ganbera-musikako musikari gisa edo bakarlari gisa jarduten du jaialdi ospetsuetan eta kontzertu-aretoetan, Europan, Asian, Estatu Batuetan, Kanadan, Argentinan, Txilen, Brasilen, Marokon… interpretazio historikoan izen handia duten espezialistekin batera, hala nola G. Leonhardt, E. Onofri, Ch. Coin, M. Huggett, S. Kuijken, J. Ogg, S. Sato, M. Minkowski, B. Sargent, A. Bernardini, W. ten Have... 2001etik 2021era bitartean Sevillako Orkestra Barrokoaren Zuzendari Artistikoa izan da (Musikaren Sari Nazionala 2011n).

Bakarlari edo kontzertino gisa hainbat taldetan aritu da, besteak beste: Passamezzo Antico, Les Musiciens du Louvre (Paris), Lyra Baroque Orchestra (Minnesota), Café Zimmermann, European Union Baroque Orchestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Sevillako Orkestra Barrokoa, Salamancako Unibertsitateko Orkestra Barrokoa, Chürsasische Capelle (Leipzig), Propitia Sydera Bilbao... eta hainbat talderekin grabatu ditu lanak diskoetxe hauentzat: Harmonia Mundi France, Archiv Produktion, Warner-Erato, ALPHA, Deutsche Harmonia Mundi, Passacaille, OBS-Prometeo, Arsis, Columns Classics, ONA Digital, Alma Musik, BBC, Radio France, Poloniar eta Daniar Irratia, Euskadi Irratia…

Gaur egun, Passamezzo Antico taldearen kidea da, Propitia Sydera Orkestraren zuzendaria eta irakaslea Musikenen eta Salamancako Unibertsitateko Antzinako Musikaren Akademian. 


Aldo Mata

Aldo Mata

Biolontxeloa

Nazioarteko kontzertista, ohiko gonbidatua mundu osoko jaialdietan, hala nola, Brasil, Japonia, Frantzia, Estatu Batuak, Italia, Pakistan, Espainia, etab. Sevillako Goi Mailako Kontserbatorioko katedraduna, eta Madrilgo CSKG eskolakoa. "Cum laude" doktorea da Indianako unibertsitatean (Bloomington), eta Granadan. Sariak eta bekak jaso ditu, besteak beste: Juventudes Musicales, Searle eta Popper Competition, Fulbright. Maisu-eskolak ematen ditu Herbehereetan, Alemanian, Portugalen, Kolonbian, Ekuadorren, Brasilen, Japonian, etab. Oscyl orkestraren solistetako bat da, txeloko irakaslea Coscylen eta ganbera-musikako irakaslea Musikenen. Irakasle izan zituen, Rados, Macedo, Monighetti (Reina Sofia Eskola), Scholes, Tsutsumi eta Janos Starker (Indiana). Eskolak ematen ditu Jonde eta Jonc-en eta hainbat orkestratan. Ikertzaile gisa, Boccheriniri (sonata faltsu bat aurkitu zuen) eta Popperri buruz. 2018an Vienako Batzarrean parte hartu zuen (XIX. mendeko interpretazioari eta musikaren ikerketari buruzkoa), Portamentoen Arteari buruzko kontzertu-hitzaldi batekin (Servaisen Souvenir de Spa lanarekin), eta Bachen suiteei idatzitako artikulua (“misteriozko nota”) Bärenreiterren aipatu zen, Suiteen azken edizioan. Conrado del Camporen hainbat kuartetori buruzko edizio kritikoa egin du, Tomás Garridorekin batera, Juan March Fundazioak eskatuta. María de Pablosen txelo eta orkestrarako Apunte Español 2 grabatu du, José Luis Temesekin batera; orobat grabatu ditu Barriere, Boccherini, Popperren lanak, Tempo di Bassorekin, eta beretzat idatzitako lanak (Leonardo Balada Naxos etxearekin, Bruno Dozza, etab.), Bachen suiteak eta Turinaren Trioak IBS etxearentzat. 

Gaur egun, lehen grabazioetatik abiatuta Musika Erromantikoaren Interpretazioari buruzko Ikerketa Taldean parte hartzen du, Parisko La Nouvelle Athénes-en babesarekin (Paris). Hurrengo konpromisoan artean daude, kontzertuak Ryoko Aoki, Zahir Ensemble, Musica Boscareccia, Al Ayre Español, Trío Alborada, Praeteritum Ensemble, Ardeo Quatour, Cuarteto Granados, Salamancako Unibertsitateko Orkestra Barrokoa taldeekin, eta Beethoveni buruzko errezitalak, Laura Granero fortepianistarekin batera. 

Orain dela gutxi, txelo erromantikoari buruzko bideo bat grabatu du, Schumann, Popper eta Servaisen lanekin, La Nouvelle Athènes Jaialdirako, Alexis Delgado Búrdaloren zuzendaritzapean, eta beste bideo bat Espainiako txelo erromantikoari eskainia, Espainiak Tokion duen enbaxadak eskatuta.

2023an Conrado del Camporen txelo eta orkestrarako kontzertua estreinatu zuen berriz Leongo Musika Espainiarraren Jaialdian. Turinaren Trioen diskoa (IBS etxearekin grabatua) lan horien erreferentziazko grabaziotzat hartu du nazioarteko prentsak.

1787ko Nadotti biolontxelo bat eta 1889ko Gand&Bernardel bat jotzen ditu.

“Suiteen beste era bateko irakurketa bat… bizia, pertsonala eta adeitsua, eta liluragarria inondik ere.” (Ritmo, 2020)

“Matak musika-tresnaren baliabide ugariak menderatzen ditu, soinu bete, inguratzaile, aberats batean. Naturaltasun eta jariakortasun erabatekoa… diskurtso koherente, berezi, pertsonal eta bakarraren bitartez iritsi zen onena.” (ABC, 2020)

"Mataren artikulazio arina eta fraseatze poetikoa indartsu egin ziren 3. Suite argitsu eta alaienean, erabat arpegiatua preludioa, askea eta eskuzabala alemanda, arina courantea –zarabanda noble eta handientsuari lotua–, bourrée eta giga alai eta oldarkorretaraino. Horrela eman zion merezi zuena bokazio traszendenteko lan hauen berotasun eta asmamen izugarriari." (El Correo de Andalucía, 2020)

“Esku hartze bakoitzean Aldo Matak erakusten duen interpretazio berotasuna hunkigarria eta desafiatzailea da, baina baita aparta ere ikuspegi teknikotik.” (Ritmo, 2024)

“...instrumentistak nabarmentzeko aukerak, eta horien artean gailendu zen, modu berezian, Aldo Mata. Biolontxeloaren particella bikaina da, eta Matak segurtasunez eta indarrez gauzatu zuen, eta iritsi zen ahotsekin lehiatzera, protagonismoari dagokionez, ahotsaren doinuari emandako erantzun bakoitzean.” (Codalario, 2025)


Mariantonia Riezu

Mariantonia Riezu

Tronpa

Mariantonia Riezu espainiar tronpetista historikoa da. Herbehereetan bizi da, eta ezaugarriak ditu soinu dardaratia, musikaltasun sendoa eta nortasun artistiko oso pertsonala. Lau urte zituela hasi zuen ibilbidea, gaitarekin, eta tresna horren eraginak markatzen du oraindik ere bere fraseatzearen sakontasuna eta kolorea.

2015. urteaz geroztik erreferentziazko orkestra eta taldeekin jarduten du, Europan, Errusian eta Estatu Batuetan. Bederatzi urtez The Orchestra of the Eighteenth Century taldearekin aritu ondoren, 2025ean etapa berri bati ekin zion, solista gisa bereziki, ganbera-musikan eta tronpa altuaren errepertorioan.

Vindolanda Projecten sustatzailea eta zuzendari artistikoa da; erakunde hori espezialista da XVIII. mendearen amaieraren eta XX. mendearen hasieraren arteko aretoko musikaren eta ganbera-musikaren alorrean tronpetarako idatzitako musikan, eta helburua du ahaztutako errepertorioak berreskuratzea eta instrumentuaren narratiba historikoa zabaltzea.

2021. urteaz geroztik, Tronpa Natural eta Historikoen irakaslea da CSMCen (Espainia). Diskoak grabatu ditu Harmonia Mundi, Glossa, Hyperion eta Naxos etxeentzat, eta lankidetzan jardun ohi du talde hauekin: Le Concert d’Astrée, Le Poème Harmonique, Collegium 1704, A nocte temporis, Vigo430, Helsinki Baroque Orchestra eta Orquesta Barroca de Sevilla. Ez dagoenean eszenatokian, oso gustukoa du libre aritzea gaita, musette du cour, serpent edo bailean. Horrela, bizirik eusten dio bere musika-sorkuntzaren sustatzaile den jakin-minari. 

Profesores que han colaborado con EGO

Artxibo historikoa

EGOrekin elkarlanean aritu diren irakasleak

Deskargatu