Topaketak
Udako eta neguko topaketak orkestraren jardueraren ardatzak dira. Entseguez harago, ikasteko, lanerako eta elkarbizitzarako esperientzia bizi-biziak dira. Gainera, amaieran bira bana egiten da, herrialdeko antzoki eta entzunareto nagusietan kontzertuak emateko.
Udako Topaketa 2026
EGOk, Euskal Herriko Gazte Orkestrak, uztailaren 12tik 16ra Hondarribian, Azkoitian, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo duen bira berri batekin ospatuko du 2026ko Udako Topaketa.
Edizio honetako berrikuntzetako bat Donostiako kontzertua izango da, Musikeneko Auditorioan, uztailaren 14an 19:30ean eskeiniko dena. Kontzertu honetarako sarrerak uztailaren 14an, 17:00etatik 19:30era, Musikenen bakarrik erosi ahal izango dira.
Unai Urrecho izango da 2026ko Udako Topaketaren zuzendari gonbidatua, 1997an EGOko lehen promozioko kide izandakoa. Orkestrara itzultzeak, orain musika zuzendaritzatik, balio bereziki esanguratsua ematen dio edizio honi, prestakuntzaren historia eta bertako kide izan direnen ibilbide profesionala uztartzen baititu.
Egitarau honen bitartez Juan Crisostomo Arriagari omenaldia eskeiniko zaio, bere heriotzaren berrehungarren urteurrenean. EGOk Esklabo zoriontsuak, bilbotar musikagilearen lanik esanguratsuenetako baten obertura interpretatuko du, errepertorio sinfonikoko beste obra aipagarri batzuekin batera.
Hainbat herri
2026/07/12 - 2026/07/16
Fitxa artistikoa:
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
Unai Urrecho, zuzendari gonbidatua
Programa:
Hondarribia eta Azkoitia:
EGOk J. C. Arriagaren Esklabo zoriontsuak obraren obertura interpretatuko du; Felix Mendelssohnen Konzertstücke 1. zbkia, op 113 eta 2. zbkia, op. 114; Gustav Mahlerren 5. sinfoniaren Adagietto; eta Georges Bizeten Carmen 1. suitea. Bi kontzertu horietan Silvia Ferro eta Oihan Espina bakarlari, klarinete jotzaile eta EGOko kide ohiek hartuko dute parte.
Donostia, Bilbo eta Gasteiz:
Orkestrak Juan Crisostomo Arriagaren Esklabo zoriontsuak obraren oberturak eta Gustav Mahlerren 5. Sinfoniak osatutako programa sinfonikoa eskainiko du, errepertorio unibertsaleko obra handienetako bat.
Irakasleak:
- Kana Ohashi
- Mirelys Morgan
- Joaquín Riquelme
- Deborah Tolksdorf
- Pierre Emmanuel De Maistre
- Andrei Kavalinski
- José Luis Sogorb
- Alberto Navarra
- Sergio Castelló
- Bart Jansen
- Céline Landelle
Kontzertuak Udako Topaketa 2026: