EGO gara

Euskal Herriko Gazte Orkestra gara, Eusko Jaurlaritzaren proiektu estrategiko bat, gure gazteak trebatu eta orkestra profesionalen mundurako prestatzeko.


Gure ekimenen bitartez, orkestra-prestakuntza bikaina eskaintzen dugu eta gure gazteen garapen artistikoa eta giza garapena sustatzen ditugu. Gainera, gure herrialdeko musika- eta gizarte-ekosistema aldakorreko erronkei aurre egiten diegu.

Helburuak

-
Musika-prestakuntza osoa ematea eta ingurune profesionala ezagutaraztea.

-
Lanbide- eta orkestra-esparrura sartzeko plataforma izatea.

-
Ikasteko eta hobetzeko aukerak sortzea, orkestra- eta ganbera-errepertorioa ikasiz eta praktikatuz.

-
Euskal musika ezagutzera ematea.

EGO Que hacemos EGO Que hacemos EGO Que hacemos EGO Que hacemos EGO Que hacemos

Zer egiten dugun

Euskal Herriko hainbat tokitan aritzen gara batez ere, udako eta neguko oporretan.

Topaketak antolatzen ditugu, EGOko kideek nazioartean ospe handia duten musikari eta irakasleekin lan egin dezaten. Esperientzia horren bidez, goi mailako orkestra-prestakuntza jasotzen dute. Gainera, ziklo bakoitzaren amaieran itxiera-kontzertuak ematen ditugu.

Horrez gain, beste hainbat jarduera antolatzen ditugu Passion for music programaren barruan: gizarte-eragineko eta kultura inklusiboko proiektuak, ganbera-taldeak, orkestra profesionalekin elkarlanak, zuzendaritzako ikasle gazteentzako laguntza eta saio osagarriak (jarrera, beldur eszenikoa, entzunaldiak).

EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia EGO Historia

Gure historia

Kultura-fundazio bat gara, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1997an sortua, eta BBK, KUTXA eta VITAL fundazioen laguntza izan dugu hasiera-hasieratik.

Ereduzko zuzendari artistikoak izan ditugu, hala nola Juanjo Mena, Enrique Ugarte eta Juanjo Ocón. 2020. urtetik Rubén Gimeno da EGOko zuzendari artistikoa.

Artista garrantzitsuekin aritu gara elkarlanean: Gustavo Gimeno, Victor Pablo Pérez, Julian Rachlin, Donostiako Orfeoia, Sarang Seohyum Kim, Jone Martínez, Asier Polo, Marta Zabaleta, Aitzol Iturriagagoitia, Asier Etxeandia, Kenny Barron Trío, Eneko Sagardoy, Euskal Herriko Gazte Abesbatza eta Kukai Dantza eta Aukeran dantza-taldeak, besteak beste.

Jaitsi gure dosier biografikoa hemen

Gizartean, artean eta prestakuntzan eragina duten ekimenak

Passion
for music

Info +