Pedro Gandía Martin aditua lehen aldiz jarriko da EGOren aurrean zuzendari moduan, barroko garaiko musika burutzeko.

Pedro Gandía Martin aditua lehen aldiz jarriko da EGOren aurrean zuzendari moduan, barroko garaiko musika burutzeko.

Neguko topaketa honetan, Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) denboran zehar bidai bat proposatzen du, Europan zehar sortutako musika barrokoaren soinuak proposatzen dituelarik. Pedro Gandia Martin biolinjole eta musika honetan aditua denaren gidaritzapean, gure orkestra gazteak XIX. mendeaurreko errepertorioa jorratuko du lehen aldiz, irizpide historikoak erabiliaz.

EGOk eskainiko duen egitarauak 1670 eta 1765 urte arteko lau obra biltzen ditu, Frantzian, Austrian, Italian eta Ingalaterran landu izan ziren musika barroko estiloarekin lotzen gaituztenak.

Entzun ahal izango diren konposizioek hainbat forma dituzte, hala nola, obertura (Rameau), concerto grosso (Corelli), sonata (Biber), edo suitea (Haendel). Forma horiek XVIII. mendearen bigarren erdian finkatu ziren garai klasikoko sinfonismoaren garapenean.

Horrela, erabilitako material musikal honek dantza eta erritmo herrikoiak bezalako estiloetara hurbiltzen gaitu, eta batailak edo uretako jai errealak bezalako errealitate kontrastagarrien ohiartzunak biltzen ditu.

Musikari gazteek barroko garaiko kontraste eta koloreak landuko dituzte, herri dantzen energiatik, uretako errege jaien handikeriaraino.

Beharrezko hurbilketa biharko profesionalentzat eta opari bat gaur egungo publikoarentzat!


Egitaraua
Jean-Philippe Rameau (1683-1764) [1764]
Suite de “Les Boréades”
Heinrich von Biber (1644-1704) [1673]
Battalia a 10
Arcangelo Corelli (1653-1713) [estr. 1690]
Concerto grosso op. 6-VIII en sol menor “Fatto per la notte di Natale”
George Frideric Haendel (1685-1759) [1715-1717]
“Water Music”, Suite en fa mayor HWV 348

Interpreteak
EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra)
Pedro Gandía Martín, biolina eta zuzendari gonbidatua

Kontzertuak
“Gozatu musika barrokoaz: ordena, edertasuna eta bitxikeria”
2025/12/30: Leidor Antzokia (Tolosa)
2026/01/02: Victoria Eugenia Antzokia (Donostia / San Sebastián)
2026/01/03: Jesús Guridi Kontserbatorioa (Vitoria-Gasteiz)
2026/01/04: Euskalduna Jauregia (Bilbo)

Albisteak

Albiste +