Silvia Ferro eta Oihan Espina bakarlari gisa arituko dira EGOren 2026ko Udako Topaketako Hondarribiko eta Azkoitiko kontzertuetan.

Silvia Ferro eta Oihan Espina bakarlari gisa arituko dira EGOren 2026ko Udako Topaketako Hondarribiko eta Azkoitiko kontzertuetan.

Bi klarinete-jotzaileak, iazko urterarte EGOko kide izan direnak, orain orkestrarekin batera itzuliko dira Felix Mendelssohnen bi Konzertstücke interpretatzeko.

Kontzertuak uztailaren 12an Hondarribian eta uztailaren 13an Azkoitian eskeiniko dira, 2026ko Udako Topaketaren biraren barruan.

EGOk, Euskal Herriko Gazte Orkestrak, Silvia Ferro eta Oihan Espinaren parte-hartzea izango du 2026ko Udako Topaketan; orkestrako kide ohiak dira biak, eta bakarlari gisa arituko dira Hondarribiako eta Azkoitiako kontzertuetan.

Bi klarinete-jotzaileak EGOra itzuliko dira, oraingoan beste posizio artistiko batetik. Aurreko etapetan orkestran parte hartu ondoren, Ferro eta Espina bueltan dira orain, interprete gazteen belaunaldi berri batekin eszenatokia partekatzeko eta prestakuntzaren egutegiko hitzordu artistiko eta formatibo nagusietako batean parte hartzeko.

Beren presentziak EGOren funtsezko balioetako bat indartzen du: denboran zehar irauten duen musika-komunitate baten sorrera. Orkestrak ez die soilik musikari gazteei ikaskuntza eta orkestrako praktika intentsiboko esperientzia eskaintzen; haren parte izan direnekin lotura bizirik mantentzen du, eta haien ibilbide profesionalaren garapena gertutik jarraitzen du.

Hondarribiako eta Azkoitiako kontzertuetan, Silvia Ferro eta Oihan Espina bakarlari gisa arituko dira, Felix Mendelssohnen Konzertstücke 1. zk. (Op. 113) eta 2. zk. (Op. 114) interpretatuz. Lan horiek bakarlarien eta orkestraren arteko elkarrizketa agerian utziko dute, birako lehen bi kontzertu hauetarako bereziki diseinatutako egitarauaren barruan.

Egitaraua honako obra hauekin osatuko da: Juan Crisóstomo Arriagaren Esklabo zoriontsuak obraren obertura, Gustav Mahlerren 5. sinfoniaren Adagiettoa, eta Georges Bizeten Carmen 1. Suitearekin.

Proposamen honekin, EGOk udako bira abiatuko du Hondarribian eta Azkoitian, errepertorio sinfonikoa, orkestrako kide ohien presentzia eta formazioaren lana lurralde ezberdinetako publikoengana hurbiltzeko aukera berri bat uztartzen dituen programa batekin.

Hondarribiako kontzertua uztailaren 12an eskeiniko da, 12:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean. Azkoitiako kontzertua, berriz, uztailaren 13an, 19:00etan, Baztartxo Antzokian.

Albisteak

Albiste +