EGOk bost kontzerturekin ospatuko du 2026ko Udako Topaketa Hondarribian, Azkoitian, Donostian, Bilbon eta Gasteizen.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak uztailaren 6tik 11ra bitartean egingo ditu uda honetarako aurreikusitako egitaraua prestatzeko entseguak Musikenen eta uztailaren 12tik 16ra kontzertu bira bat eskainiko du.
Donostiako kontzertua aurten, eta lehen aldiz, Musikeneko Auditorioan izango da, Victoria Eugenia Antzokian izan beharrean. Kontzertu honetarako sarrerak uztailaren 14an bertan bakarrik erosi ahal izango dira, 17:00etatik 19:30era, Musikenen. Gainerako kontzertuetarako sarrerak eskuragarri daude jada, ohiko kanaletan.
EGOk, Euskal Herriko Gazte Orkestrak, uztailaren 12tik 16ra Hondarribian, Azkoitian, Donostian, Bilbon eta Gasteizen eskeiniko dituen kontzertuen bira berri batekin ospatuko du 2026ko Udako Topaketa.
Ohikoa denez, EGOk Euskal Herriko musika eta musikari gazteak bilduko ditu berriz ere bere egutegi artistiko eta hezitzailearen hitzordu garrantzitsuenetako batean. Entseguak uztailaren 6tik 11ra bitartean egingo dira Musikenen, eta orkestrako kideek errepertorioa prestatuko dute kontzertu-birari ekin aurretik.
Edizio honetako egitarauak Juan Crisostomo Arriagari omenaldi bat eskeiniko dio, bere heriotzaren berrehungarren urteurrenean.
Hondarribian eta Azkoitian, EGOk J. C. Arriagaren Esklabo zoriontsuak obraren obertura interpretatuko du; Felix Mendelssohnen Konzertstücke 1. zbkia, op 113 eta 2. zbkia, op. 114; Gustav Mahlerren 5. sinfoniaren Adagietto; eta Georges Bizeten Carmen 1. Suitea.
Donostian, Bilbon eta Gasteizen, orkestrak Juan Crisostomo Arriagaren Esklabo zoriontsuak obraren oberturak eta Gustav Mahlerren 5. Sinfoniak osatutako egitarau sinfonikoa eskainiko du, errepertorio unibertsaleko obra handienetako bat.
Eusko Jaurlaritzaren Kultur proiektu estrategikoa den hau, 1997an hasi zenetik, BBK Fundazioa, KUTXA Fundazioa eta VITAL Fundazioen lankidetzak indartu egiten du 2026ko Udako Topaketaren lurralde-irismena, eta EGOren jarduera lurralde ezberdinetako publikoetara hurbiltzen jarraitzen du.
Kontzertuen egutegia
Uztailak 12 — Hondarribia
Itsas Etxea — 12:00
Sarrerak: ticket.kutxabank.es/janto/main.php
Uztailak 13 — Azkoitia
Baztartxo Antzokia — 19:00
Sarrerak: entradium.com/eu/search
Uztailak 14 — Donostia
Musikene Auditorioa — 19:30
Sarrerak salgai uztailaren 14an bertan, 17:00etatik 19:30era, Musikenen.
Uztailak 15 — Bilbo
Euskalduna Jauregia — 19:30
Sarrerak: www.euskalduna.eus/eu/detalle/EGOUDA26@Janto_KB/PAEU1
Uztailak 16 —Gasteiz
Jesús Guridi Kontserbatorioa — 19:30
Sarrerak: ticket.kutxabank.es/janto/main.php
Topaketa artistiko eta hezitzailea
EGOren Topaketa hauek ikaskuntzaren, bizikidetzaren eta orkestra-praktikaren esperientzia trinkoa osatzen dute. Egun batzuetan zehar, EGO osatzen duten gazteek eskakizun artistiko handiko testuinguru batean lan egiten dute eta prozesu hori Euskal Herriko eszenatoki ezberdinetan emaitza publikoarekin partekatuz burutzen dute.
Edizio berri honekin, EGOk musika eta musikari gazteen prestakuntzarekin, musika sinfonikoaren zabalkundearekin eta Euskal Herriko musika-talentuaren proiekzioarekin duen konpromisoa indartzen du.