Unai Urrecho EGOra itzuliko da 2026ko Udako Topaketaren zuzendari gonbidatu gisa.

Unai Urrecho EGOra itzuliko da 2026ko Udako Topaketaren zuzendari gonbidatu gisa.

Musikaria Euskal Herriko Gazte Orkestraren lehen promozioko kide izan zen 1997an, eta orain berriro dator musikari gazteen belaunaldi berri bat zuzentzera.

Udako Topaketa uztailaren 6tik 16ra egingo da, entseguak Musikenen eginez eta kontzertuak Hondarribian, Azkoitian, Donostian, Bilbon eta Gasteizen eskeiniz.

EGOk, Euskal Herriko Gazte Orkestrak, itzulera bereziki esanguratsua biziko du 2026ko Udako Topaketan. Unai Urrecho, 1997an orkestraren lehen promozioko kide izandakoa, izango da aurtengo edizioko zuzendari gonbidatua.

Bere presentziak EGOren historia bere orainarekin lotzen du. Urrecho proiektuari hasiera eman zioten musikari gazteen lehen belaunaldi hartako kide izan zen, eta orain itzuli da orkestraren egutegiko hitzordu artistiko eta prestakuntza prozesu nagusietako batean promozio berri bati laguntzeko.

Tronboilari ospetsua den Unai Urrechok ibilbide profesional zabala garatu du Europako, Amerika eta Asiako erreferentziazko orkestrei lotuta. Bere bilakaera artistikoak eta EGOra itzultzeak proiektuaren balio nagusietako bat erakusten dute: orkestrak talentu gaztea bultzatzeko, musika-hazkundeko prozesuak laguntzeko eta haren parte izan diren pertsonekin lotura bizirik mantentzeko duen gaitasuna.

Albisteak

Albiste +