Osatua jadanik egoren egitura 2026 urterako.

Osatua jadanik egoren egitura 2026 urterako.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) amaitu du dagoeneko 2026ko entzunaldien prozesua; 205 musikari gazte aurkeztu zen martxoan eta apirilean egindako probetara, orkestra horretan hutsik zeuden 38 plazetako bat lortzeko.

Balorazio-prozesua eginda, 38 gazte titular eta 54 ordezko hautatu ditu EGOk. EAE eta Nafarroakoak dira hautatutako gazteen % 75; datu horrek berresten du proiektua lotuta dagoela inguruko gazteen musika-talentuarekin eta ekarpen garrantzitsua egiten duela musikari-belaunaldi berriak gara daitezen.

Aurtengo edizioan, Musikene eta Nafarroako Goi-mailako Musika Zentroetakoak dira proiekturako hautatako gazte gehienak, baina baita Aragoiko Goi-mailako Musika Zentrokoak ere. Halaber, EGOk nabarmendu du, musikari titular plaza eskuratu dutenen artean, gero eta gehiago direla ikasketak EAEko Kontserbatorio Profesionaletan egiten ari diren gazteak.

Parte-hartzaile kopuruaren eta hautagaien profilaren bilakaera positiboa da edizio honetako alderdirik nabarmenenetako bat. Gainera, azkeneko deialdietan bezala, pixkanaka jaisten ari da hautagaien batez besteko adina; 20 urte ingurukoa da gaur egun.

Horrek sendotu egiten du EGOk beraien ibilbide profesionalaren atarian une erabakigarrian dauden musikari gazteentzako prestakuntza, musika-hazkunde eta garapen artistikorako funtsezko gune gisa duen eginkizuna. Orkestran hartzen duten esperientziari esker, errepertorio konplexuak lantzeko, beste musikari gazte batzuekin batera bizitzeko eta orkestra profesionalaren arloko dinamiketan sakontzeko aukera izaten dute.

1997an sortu zenetik, 1.700 gaztek baino gehiagok hartu du parte Euskal Herriko Gazte Orkestran. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako kultura-egitasmo estrategikoa da orkestra hau, eta hasieratik du BBK, KUTXA eta VITAL erakundeen babesa du.

Albisteak

Albiste +