Diego Martin-Etxebarria EGOko buru dela, Jon Esnaola konpositore gaztearen “Luur” estreinatuko du.
Gerrak eta gatazkak ezaugarri diren egungo testuinguru honetan, programa hau bakearen aldeko keinu indartsu gisa altxatzen da, eta mezu humanista eta itxaropentsua bidaltzen du Copland eta Shostakovichek obrak ardatz hartuta.
Coplanden obra esanguratsuenetakoa den Gizon arrunt batentzako fanfarria obrarekin abiatuko da kontzertua. 1942. urtean sortua, obra hau herriaren nazio-izpiritua piztea helburu zuen fanfarrea batzuetako sorta baten parte izan zen. Coplandek “gizon arruntari” eskaini zizkion, herritarrak egiten ari ziren borroka eta sakrifizioa omentzeko asmoz.
Ondoren, Jon Esnaola konpositore gazteak, Nestor Basterretxearen omenez idatzitako Luur obraren erabateko estreinaldia interpretatuko du EGOk. Hitz hauekin deskribatzen du Esnaolak bere obra: “Obra hau lurraren inguruko erritual bat dela esan genezake. Hala ere, ez da planetari buruz ari, baizik eta zapaltzen, dantzatzen, lantzen eta deuseztatzen dugun lurrari buruz baizik. Hau dela eta, sonoritatea iluna, goibela eta ezkorra da”.
Amaitzeko, Dmitri Shostakovichen 5. Sinfoniaz gozatuko dugu, bere obra esanguratsuenetako den hau, mugarri bat da XX. mendeko musikan. Sinfonia honetako gai bakoitzak istorio txiki bat du bere baitan; Beethovenen bederatzigarren sinfoniatik hasiz eta tentsioz beteriko itxaropena azaltzen duen amaiera loriatsuarekin amaitzeko.
Ez galdu!
Programa
A.COPLAND: Gizon arrunt batentzako fanfarria
J. ESNAOLA: Luur (erabateko estreinaldia)
D.SHOSTAKOVICH: 5. Sinfonia, re menorrean, Op.47
Intérpretes
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
Diego Martin-Etxebarria, zuzendari gonbidatua
Conciertos
11/07/2025: Jesús Guridi Kontserbatorioa (Vitoria-Gasteiz)
14/07/2025: Euskalduna Jauregia (Bilbao)
15/07/2025: Teatro Victoria-Eugenia Antzokia (Donostia / San Sebastián)