person-photo

Pawel Krymer

Pawel Krymer biolista poloniarra Varsoviako Musika Unibertsitatean graduatu zen, Amberesko Errege Kontserbatorioan (Belgika) eta Maastrichtko Kontserbatorioan (Holanda), Stefan Kamasa, Leo de Neve eta Michael Kugel irakasleekin, besteak beste. Ondotik bere ikasketak AEBn jarraitu ditu Oberlin Conservatoryn, Peter Slowik irakaslearekin eta Michigan Universityn Yizhak Schottenekin.

Bakarlari laguntzaile bezala lan egin du Antwerp Symphony izenekoan, eta bakarlari bezala Jonkoping Sinfoniettan (Suedia). 2017tik aurrera biolen sekzioko bakarlaria da Euskadiko Orkestran. Azken urteetan Camerata Nordica, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa eta Valentziako OCVrekin kolaboratu du.

2007 eta 2012 artean “Moscow Chamber Academy” hari laukoteko kide izan zen, baita ondotik “Meterlinck String Quartet” (Belgika) taldekoa ere.

Ganberako musika interpretatu du ondoko artistekin: Frans Helmerson, Augustin Dumay, Pavel Vernikov, A. Zemtsov, T. Adamopoulos, Ko Iwasaki, Yizhak Schotten, Andres Cardenes. Jaialdi entzutetsuetan hartu du parte: Festival van Vlaanderen (Belgika), Mediterraneoko Festibala Zubin Mehta-rekin (Espainia), Aurora Chamber festibala (Suedia), Montecito International Festival (Kalifornia).

Hainbat lehiaketa irabazi ditu:

2002 - “Chamber Music International Competition” lehiaketako III. saria Lódz hirian (Polonia).

2008 - “L. Van Beethoven International Competition for violin and viola” lehiaketaren irabazlea (Austria).

2009 - 1st Prize winner and Special Prize winner of 19th Young Musician International Competition "Citta'di Barletta" (Italia).