Passion
for music
Orkestra bat baino askoz gehiago gara. Guretzat, eraldaketarako tresna bat da musika, gizartean, artean eta prestakuntzan eragin handia izateko gai baita.
Kultura
inklusiboa
Entseguetan ateak irekitzen dizkiegu hainbat kolektibori, esperientzia musikala haiekin partekatzeko, eta elkartzeko, parte hartzeko eta bat egiteko gune bat sortzeko. Gizartean eragina duten proiektuek gizartearekin dugun konpromisoa indartzen dute. Izan ere, musika eraldatzeko, elkar hartzeko eta elkarbizitzarako tresna gisa erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu.
BBK, KUTXA eta VITAL fundazioen babesari esker, proiektu horiek hazten jarraitzen dute, eta, hala, gizartearekin dugun konpromisoa sendotzen dugu. Izan ere, musika eraldatzeko, elkar hartzeko eta elkarbizitzarako tresna gisa erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu. 2024. urtearen amaieratik, Gertu Kulturaren parte gara. Gertu Kultura ekimenaren asmoak kultura denon eskura jartzea eta herritarrek parte har dezaten sustatzea da.
Ganbera-taldeak
EGOko musikarien ganbera-taldeek proiektu sozial eta pedagogikoak gauzatzeko aukera ematen digute. Talde txiki horiei esker, proiektu sozial eta pedagogikoak gauzatzeaz gain, EGOren jarduera artistikoa osatzen eta aberasten dugu, hainbat ziklo eta forotan parte hartuz.
Orkestra profesionalekin elkarlanean
Euskadiko Orkestrarekin, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan aritzen gara, ingurune profesionalarekin harremanetan jartzea errazteko. Gainera, Euskadiko Ikasleen Orkestrarekin (EIO) estu-estu lan egiten dugu, eta, horri esker, gure musikarien prestakuntza aberastu eta haien garapen artistikorako aukerak zabaltzen ditugu.
Erreferentziazko beste orkestra gazte batzuekin trukeak egitea bultzatzen dugu, Espainiako Gazte Orkestra Nazionalarekin (JONDE) eta Gustav Mahler Gazte Orkestrarekin, adibidez, nazioarteko lotura indartzeko eta talentu gazteek esperientziak eta jakintzak trukatzea sustatzeko.
Zuzendaritzako
ikasle gazteak
Zuzendaritzako ikasle gazteei aukera ematen diegu topaketez arduratzen diren zuzendariekin batera lan egiteko eta entseguak zuzentzeko, beren prestakuntza aberaste aldera.
Saio osagarriak
Topaketak diseinatzen ditugu gure gazteek musikaren munduko erronkei seguruago eta osasuntsuago aurre egin diezaieten. Horretarako, funtsezko gaiak lantzen ditugu, esaterako, gorputz-jarrera, beldur eszenikoa eta entzunaldietarako prestaketa.