person-photo

Eneko Sagardoy

Eneko Sagardoy, etorkizun handiko euskal aktore gaztea bat da. Laster lortu zuen errekonozimendua, ETB1eko Goenkale telesailean, 18 eta 19. Denboraldietan Said-en papera interpretatu ondoren.

Telesaileko lana amaitu ondoren, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean egin zuen debuta pantaila handian, “Las manos de mi madre” (2013) pelikula dramatikoan. Ondoren, film laburrak eta “The Night Watchman", "La mina" (2016) bezalako film luzeak egin zituen, 2017an “Handia” egin zuen arte. Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendu zuten pelikula honetan, munduko gizonik altuenaren eta anaien arteko lehiakortasunaren istorioa kontatzen da. Joaquinen papera interpretatzegatik, Goya Saria jaso zuen, errebelazio aktore onenari.

2020an, beste proiektu batzuen artean, Sagardoyk, HBOren “Patria” telesailean parte hartu du eta baita ETBren “Hondar ahoan” telesailean ere.